XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aingueru ta artzayaquiñ
Gu ere gaur guazen
Zeru-lurren Jabia
Jayo da Belenen
.

Gure Ama Birjiña
Gaur dago Belenen
Aurcho jayo berriya
Pozaz eracusten,
Eta artzayac berriz
Jesus adoratien
Alacosheco soñu
Pollitac cantatzen
.

Guc ere canta zagun
Belaunicaturic
Aurcho jayo berriya
Emen icusiric:
Guztion Jabe dala
Pozez aitorturic,
Eta biotzetican
Bera maitaturic
.

Ona, Jesus maitia,
Nun zure jayotzac
Pozez bete dituen
Guztion biotzac,
Berez badira ere
Gasho eta otsac,
Arren artu itzatzu
Betico zuretzat
.